
Eskatutako ikerketa: Gune publikoetan osasun-larrialdia, desfibriladoreetik abiatuz.
Garatutako proiektua: Metrokardiograma eta hirien taupadak
Ikertia Fundazioak gune publikoentzako desfibriladorea ateratzera zioan eta osasun-larrialdien inguruan hausnarketa egin nahi zuen. Bere produktuari balioa eman eta bereizteko ikuspuntu berriak nahi zituen. Hortik aurrera erraza izan zen kolaborazioa bideratzea; izan ere, Cuantics-en eta Ikertiaren motibazioak desberdinak izan arren, biak ari ginen lanean galdera beraren inguruan: Nola hobetu dezake teknologiak gune publikoa?
Bat-etortze hori identifikatuta, ikerketa bi ikuspunturekin hasi zen; Ikertiarena merkantilistagoa eta produktuari begiratzen diona, eta Cuantics-ena, sozialagoa, gune publikoak ulertu eta hobetzeko tematua. Erronka ikuspuntuak bateratzea izango litzateke, ekonomikoki eta sozialki errentagarria izango litzatekeen proiektu batean bateratzea.
Funtzionaltasunak eta produktuarentzat hobekuntzak irten ziren elkarrizketen ondoren, "Metrokardiograma" aurkezten dugu. "Metrokardiograma" mugimendu, trafiko eta kutsadura-sentsoreei konektatuta dagoen koadro digital bat da; "hiriaren taupada" sinbolizatzen duen argidun pultsua igortzen du. Kalean eta gune jendetsuetan jartzen da, ikus dezagun eta kontzientzia gaitezen zein erritmo azkarrean bizi garen.
Hardware Sozialeko beste edozein elementu gisa, bere helburua gune publikoen balioa handitzea da. Ikertiarentzat desfibriladore bati lotuta jartzeko aukerak jaurtiketa-estrategia potentziala eta, beharrezkoa denean, bere existentzia adierazteko erakargarri bihurtzen du.
Victor Iriarteren Disonancias buruzko dokumentalan ikusi dezakezu Nola garatzen den Ikertia eta Cuantics Craetives arteko kolaborazioa.